XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erromanoek bazuten beren latin mintzaian hitz hau; patria, erran nahi baita arbasoen toki, arbasoak bizi izan, arbasoek maitatu eta beren umeer utzi lurra.

Hitz hortarik atheraia da patrie frantses hitza, erran nahi baita frantsesentzat Frantziako lurra.

Guk eskualdunek badugu gure mintzaian ikur (3) ikur significationbereko hitz bat; hitz hori da: aberria, erran nahi baita arbasoen lurra.

Arbasoen lurra guretzat lehenik Eskual-herria; bainan eskual-herria bere ñimiñoan eratchikia izan denaz geroz, eta aspalditik, Frantziari, gure aberria hedatzen da eskual-herriko zedarrietarik harat, hartzen diela Frantzia garaitikoaren eremia.

Eskualdun gira eta orozbat frantses.

Eskual-herriari zor balin badakogu gehienik gure bizipidia, Frantziari dakogu guziz zor gure adimenduko argia, gure bizitziaren errextasuna, gure bihotzian dukegun aneiatasun goxoa, gure ahalen handia ere ba, erran nahi dut gure indarra.

Ohore egia horiek ttipi danik azkar eta argi atchikiak zituzten gure herritar maitier!.

Adituko duzie ardura ez dela patriarik, ez dela aberririk, dirudun handi batzuek derabilatela mundia, populu guziak bizi litazkela errexki gobernamendu bakar baten azpian.

Ez da egia.

Ez ditake izan maltzurkeria likitsagorik Populiak berex daude, bakotcha bere zedarrien barnian, bakotcha bere lurrari atchikia, bakotcha bere lurrak eta zeriak emaiten daizkoten aztura eta jaidurekin, bakotcha bere buruzagien meneko, bakotcha bere sinesteen jabe.

Ez da, ez ditake izan gizonik, ez gizon bilkurarik batetara bil ditzazkenik.

Hortakotz, bethi izanen dira gudiak eta gerlak, eta herritar bakotchari doako bere herriaren zaintzia bere ahal guziaz, oroz gainetik noiz eta ere jazarria baitzako zuzen kontra.

Izendatiak izan diren herritarrek zaindu baitute Frantzia, beren odola ixurtzerainokoan harentzat, ohore heier!.

Jaun merak, oixtian erran dautzie nik orai baino hobeki, hurbilago danik ikusia dielakotz eta bere gostuz jasana gerla tokietako bizitze ikaragarria, errana dautzie Chabagnok nolakoak eta nun izan ziren gure herritar hilen urrats eta obrak.

Bi hitzez dautziet bakarrik aipatuko nik nor ziren, gure artian zabiltzano.